Ir al contenido

Bost sagutxo

Album garaikidea da honakoa, tradiziozko ipuinen zapore argia berdin-berdin dakarrena. Meriendatzeko ordua da eta bost sagutxo ahora eramateko zerbaiten bila irten dira elkarrekin. Banan-banan bidean zehar hemen eta han gelditzen dira eta taldean Piti saguak soilik egingo du aurrera, harik eta dena jira-biraka hasten zaion arte «Bost sagutxo» kontakizun erritmiko eta dibertigarria da eta ahozko tradizioaren gai eta egituretara eramaten gaitu;honako hauek guztiak agertzen ditu: animaliak protagonista diren ereduak, ausardia nagusitzea eta txikia handiari gailentzea, errepikapen- formulak erabiltzea, etengabe kendu edo ekintzari gehitzen zaizkion pertsonaiak (kenketa-gehiketa) agertzea, errima, erritmoa Ilustrazioak atseginak eta xehetasunez beterikoak dira eta saguen gordelekuaren sekretu guztiez gain, protagonistak joan-etorrian dabiltzan etxeko leku ezberdin guztiak ere erakusten dizkigute;horiek guztiak, eguneroko bizitzari lotuak diren neurrian ederki asko ezagutuko dituzte neska-mutikoek. Bestalde, ezaugarri horiek guztiek haur txikienei kontatzeko baliabide paregabea bilakatzen dute liburu hau.

14,00 € 14,00 € (impuesto incluido)

Términos y condiciones
Grantía de devolución de 30 días.
Envío: 24/48 horas laborables.

Datos del artículo

EAN 9788491723820